Edukira joan

Mycenastrum corium

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mycenastrum corium
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaMycenastrum
Espeziea Mycenastrum corium
Desv., 1842
BasionimoaLycoperdon corium

Mycenastrum corium Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Gaztetan, gleba zuria eta trinkoa duen bitartean kontsumi daiteke. Hainbat modu daude prestatzeko: zezen-barrabilak balira bezala, arrautza-irinetan pasatuta eta arroza ontzeko. Entsaladetan. Labean erreak, patatak balira bezala.

Sinonimoak: Bovista suberosa, Scleroderma olivaceum,

Karpoforoa: Handia (20 cm artekoa), patata itxurakoa, hasieran kolore arrekoa baina adinarekin argitu egiten da, zurixka bihurtu arte.

Exoperidioa: Paper itxurakoa.

Peridioa: Lodia, gogorra, larrukara, helmuga zean izar forman irekitzen da.

Gleba: Hasieran gogorra, trinkoa eta biguna, baina heldu ondoren marroi koloreko hauts bihurtzen da.[2]

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria baina kontuz.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ezaugarri makroskopiko bereziek nahastezina egiten dute.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Eremu irekietan. Arteen, pinuen, eukaliptoen soilguneetan. Lurzoru hareatsuetan eta simaurtuetan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Ekuador, Galapagoak, Hawaii, Txile, Argentina, Europa, Errusia, Turkia, Israel, Kaukasia, Tajikistan, Txina, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika, Réunion.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Mycenastrum corium: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]