Edukira joan

Gibelurain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gibeluraina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula rosea
Pers., 1796
Banaketa mapa
Mikologia
 
erretakoa jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Gibeluraina (Russula rosea) Russulaceae familiako onddo espeziea da.[1] Jangarria da, baina balio gastronomiko gutxi du.

Sinonimoak: Russula lepida var. sapinea, Russula lepida var. lactea, , Russula lepida var. microspora, Russula lepida var. salmonea

Kapela: 4 eta 9 cm bitarteko diametrokoa, lehenengo ganbila, gero zabaldu egiten da eta erdian hondoratu; arrosa argia, arrosa-gorria, gorri-karmin kolorekoa, erdian marroi-gorrixka edo koloregabetua arrosa-krema kolorekoa, ertza argiagoa duela. Azala ia osorik bereiz daiteke, eguraldi hezean apur bat likatsua.

Orriak: Oso aldakorrak, batzuetan meheak eta estu, beste batzuetan lodiak eta zabal; elurraren koloreko zuriak, perretxikoa gaztea denean, ondoren zurixkak.

Hanka: Zuria eta zilindriko samarra, 4 - 8 x 1 - 2 cm-koa.

Haragia: Zuria, hasieran gogorra, gero biguna, hauskorra, gozoa; sulfobanillina erreaktiboarekin gorri bizia ematen du.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Rosea epitetoa latinetik dator, arrosa, gorria, esan nahi duen "roseus" hitzetik. Bere koloreagatik

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Russula lepida delakoarekin, hau gogorragoa da, oina apur bat arrosaz tindatuta du, haragiak grisera jotzen du, mendaren zaporea du eta azkenik, ez du gorriz erreakzionatzen sulfobanillina-rekin.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekainaren amaieratik hostozabaletan eta koniferoetan aurki daiteke.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Errusia, Kaukasia, Israel, Japonia, India, Sri Lanka, Txina, Hego Korea, Taiwan, Borneo (Indonesiakoa) eta Himalaiako eremua.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Russula rosea, GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 493 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 531 or. ISBN 84-87997-86-4..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 60 or. ISBN 84-282-0865-4..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 120 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]