Clavulina amethystina
Clavulina amethystina | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Cantharellales |
Familia | Clavulinaceae |
Generoa | Clavulina |
Espeziea | Clavulina amethystina Donk, 1933 |
Clavulina amethystina Clavariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik, haragi urtsua.
Sinonimoak: Ramaria amethystina, Clavaria amethystea, Clavaria purpurea, Clavaria amethystina.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: Ez oso handia, 5 eta 7 cm bitarteko garaierakoa, hauskorra, zuri-gris kolorekoa gaztetan, gero lila kolore eder batekoa, bizia, zahartzean arrexka eta gris-horia lehortzean, enbor oso txikiarekin, batere gabe ere bai, adar oso hauskorrekin, sekzio biribilarekin, leuna, ez oso adarkatuak bukaera moztuekin.
Haragia: Urtsua, hauskorra, purpuratik arrosara doan kolorekoa, usain eta zapore nabarmenik gabea. Espora-jalkina zuria.[2]
Etimologia: Clavaria terminoa latinetik dator, “clavarius” hitzetik, eta borra, iltze, esan nahi du. Bere itxuragatik. Amethystina epitetoa, karpoforoak ametista kolorea duelako du
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interes gastronomikorik gabea.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Clavaria zollingeri, antzeko espezie amerikarra da. Clavulina cinerea-k okre kolorea du (tindu lilekin gaztetan eta gero gris-lilatik more-grisaxkarakoekin) haragi biguna baina zaila. Clavulina amethystoides lila-more kolorekoa (purpura kolore gutxiago). Clavulinopsis corniculata arrosa kolorekoa (ez morea).[3]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Baso mistoetako egur gogorreko lurzoru belartsuetan. Basoko soilguneetan. Erreka ertzetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Costa Rica, Kolonbia, Brasil, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Taiwan, Australia, Zeelanda Berria.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 457 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Clavulina amethystina: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1933. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Clavulina
- Kanadako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Costa Ricako onddoak
- Kolonbiako onddoak
- Brasilgo onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Kaukasoko onddoak
- Taiwango onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Australiako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak