Edukira joan

Zuhandor ar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zuhandor ar
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCornales
FamiliaCornaceae
GeneroaCornus
Espeziea Cornus mas
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakcornelian cherry (en) Itzuli
Cornus mas

Zuhandor arra (Cornus mas) zuhaixka abartsua da, 5-12 m luze egiten dena eta, lore horia eta aranaren antzeko fruitu gorri morexkak dituena.[1]

Hegoaldeko Europan, Azerbaijanen, Armenian, Iranen eta hego-mendebaldeko Asian du jatorria.

Tamaina ertaineko zuhaixka da, 5-12 metrotako altuera hartu ohi duena. Adarrak marroi ilunak ditu eta adaxkak berde antzekoak. Hostoerorkorra da eta hostoak 4-10 cm luze eta 2-4 cm zabal, bata bestearen aurrez aurre. Hostoak obalatuak dira eta ertza osoa dute.

Loreak txikiak dira (5-10 mm) eta lau petalo hori dituzte. 10-25 loretako multzoak osatzen ditu neguaren amaieran, hostoak atera baino lehenago. Fruitua drupa gorri bat izaten da eta hazi bakarra edukitzen du barruan.

Frutua jangarria da baina zapore garratza du eta marmeladak egiteko erabiltzen da. Lehortuta ere jaten da.

Zurak tintea du eta hostoek taninoak. C bitamina ugari dute eta hotzeria eta gripearen eraginari aurre egiteko erabiltzen da.

Landarea lorategietan ere landatzen da, itxura erakargarria duelako.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.