The Auld Triangle
The Auld Triangle | |
---|---|
Bob Dylanen musika-lana | |
Egilea(k) | Bob Dylan |
Argitaratze-data | 1954 |
Ezaugarriak | |
"The Auld Triangle" (euskaraz Triangelu zaharra) Dominic Behanek idatzitako abestia da eta Brendan Behan bere anaiak sortutako The Quare Fellow antzezlanean sartu zuten. Ohikoa da abestia abestu aurretik espetxean jazotako preso baten exekuzioaren eguneko gertakizunari buruzko hitzaurrea egitea (benetako bizitzan Brendan Behan Mountjoy Prison espetxeko presoa izan baitzen). Aipatutako triangeluak Montjoy Prison bertan espetxeratuak zeuden gizasemeak egunero jeikitzeko jo ohi zen metalezko triangeluari erreferentzia egiten dio ("The Auld Triangle goes Jingle Jangle" edo "Triangelua txilin-txalan doa"). Gaur egun triangelu hau oraindik espetexeko erdigunean zintzilik dirau, bertan eraikinaren hegal ezberdinak bat egiten zuten metalezko atea dagoelarik. Ez da aspalditik erabiltzen, halere bera jotzeko mailua bere atzekaldean gorderik mantentzen da. Abestiak Dublin hirian dauden "The Banks of the Royal Canal" edo "Royal Canaleko barrak" aipatzen ditu.
Hitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
A hungry feeling, came o'er me stealing Oh to start the morning, the warden bawling Oh the screw was peeping and the lag was sleeping On a fine spring evening, the lag lay dreaming Oh the wind was sighing, and the day was dying In the female prison there are seventy women |
Gose sentimendu bat, nigana lapurretan etorri zen Oi goiza hasteko, zaindaria orroeka Oi zaintzailea zeharka begiratuz eta presoa lotan zegoen Udaberriko arrats eder batean, presoa lotan zegoen Oi haizea asperenez, eta eguna hiltzen ari zen Emakumeen espetxean hirurogeitamar emakume daude |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- U2, The Dubliners, The Pogues eta beste hainbat irlandar taldeko abeslariek abestutako The Auld Triangle abestiaren bertsioa. Hasieran jadanik gaisorik zegoen The Dubliners taldeko Ciaran Burkek hitzaurrea egiten du, handik gutxira hil zen.
- Luke Kellyk eta gainontzeko The Dubliners taldeko kideek The Auld Triangle abestiaren bertsioa ikusgai eta entzungai.
- The Clancy Brothers taldearen The Auld Triangle abestiaren bertsioa entzungai.
- The Dubliners taldeko Ronnie Drew abeslariak abestutako The Auld Triangle abestiaren bertsioa, Dublingo Kilmainham Gaol espetxetik zuzenean.
- The High Kings taldearen The Auld Triangle abestiaren usadiozko bertsioa.
- Dropkick Murphys taldearen The Auld Triangle abestiaren Rock erako bertsioa.
- Bob Dylan abeslariaren The Auld Triangle abestiaren bertsioa.