Edukira joan

Martina Weil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martina Weil

Bizitza
JaiotzaSantiago1999ko uztailaren 12a (25 urte)
Herrialdea Txile
Familia
AitaGert Weil
AmaXimena Restrepo
Hezkuntza
HeziketaQ22688255 Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta eta kirolaria
Atletismoa
Kirol diziplinak abiadura-lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

Instagram: martinaweil IAAF: 14748703 Edit the value on Wikidata

Martina Weil Restrepo (Santiago (Txile), 1999ko uztailaren 12a) txiletar atleta da, abiadurazko lasterketatan espezializaturik dagoena, 400 metrotako lasterketan batez ere. Dominak irabazi ditu Pan Amerikar Jokoetan, eta Txileko 400 metrotako errekorra hainbatetan hautsi du.

Ama kolonbiarra du, Ximena Restrepo, eta hura ere 400 metrotako lasterkaria izan zen, Olinpiar Jokoetan parte hartu zuena. Aita Gert Weil txiletarra da eta pisu-jaurtitzailea izan zen.

18 urte zituela Txileko 20 urtez azpiko txapelduna izan zen 100 eta 200 metrotan. 2021ean Calin jokatu ziren 23 urtez azpiko Panamerikar jokoetan zilarrezko bi domina eskuratu zituen, 400m eta 4x400m probatan. 2023ko Panamerikar Jokoetan 400 metroko txapelduna izan zen, amak zilarra lortu eta 32 urtetara[1].

2023ko maiatzean lortu zuen Txileko 400 metrotako errekorra ezartzea, eta ondoren beste hiru aldiz hautsi du errekorra. 2024ko uztailaren 7an 51:05 denbora ezarri zuen[2].

Nazioarteko emaitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Panamerikar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2023 Santiago  Txile 1. postua, urrezko domina 400 m
20223 Santiago  Txile 2. lekua, zilarrezko domina 4 x 400 m
Panamerikar Jokoak (23 urtez azpikoak)
Urtea Lekua Domina Proba
2021 Cali  Kolonbia 2. lekua, zilarrezko domina 400 m
2021 Cali  Kolonbia 2. lekua, zilarrezko domina 4 x 400 m
Hego Amerikako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2017 Asuncion  Paraguai 3. postua, brontzezko domina 4 x 400 m
2021 Guayaquil  Ekuador 2. lekua, zilarrezko domina 4 x 400 m
2023 São Paulo  Brasil 1. postua, urrezko domina 400 m
2023 São Paulo  Brasil 3. postua, brontzezko domina 4 x 400 m

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]