Edukira joan

Hiruko pitagoriko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Triangelu angeluzuzen baten hipotenusaren luzera formularen bidez ebatzi daiteke. a, b eta c zenbakiak zenbaki oso positiboak badira, hiruko pitagoriko bat izango dira.

Hiruko pitagoriko bat hiru zenbaki oso positibo ordenaturen multzoa da, ekuazio diofantikoaren soluzio direnak. Izena Pitagorasen teorematik datorkio, triangelu angeluzuzen batean hipotenusa eta katetoen arteko erlazioa betetzen dela esaten duena. Hiruko pitagoriko bateko zenbakiak ordezka daitezke Pitagorasen teoreman, triangelu angeluzuzen baterako ekuazioa ebazteko.

Hiruko pitagorikoak (abc) gisa adierazten dira. Hiruko pitagorikoko hiru zenbakiak elkarrekiko lehenak baldin badira, hiruko pitagoriko primitibo izena hartzen dute. Hiruko pitagoriko primitiboen lehenengo adibideak non honakoak dira:

( 3 , 4 , 5 ) ( 5, 12, 13) ( 8, 15, 17) ( 7, 24, 25)
( 9, 40, 41) (11, 60, 61) (12, 35, 37) (13, 84, 85)
(16, 63, 65) (20, 21, 29) (28, 45, 53) (33, 56, 65)
(36, 77, 85) (39, 80, 89) (48, 55, 73) (65, 72, 97)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]