Gazako Arkeologia Museoa
Gazako Arkeologia Museoa | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Palestina |
Mendeko lurralde | Gazako lur zerrenda |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Gazako Gobernazioa |
Hiria | Gaza |
Koordenatuak | 31°32′55″N 34°27′26″E / 31.54861°N 34.45711°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2008 |
Inaugurazioa | 2008 |
Gazako Arkeologia Museoa edo Al Mathaf (arabieraz: المتحف, al-Mathaf, euskaraz: «Museoa») Gazako hiriko museo txiki eta pribatua da, Gazako zerrendako arkeologian espezializatua.[1] Al-Mat'haf hoteleko gela luze bat hartzen du[2] eta 350 erakusgai inguru ditu.[3]
2008an sortu zuen Jawdat Khoudaryk, arte eta antzinateen bildumagile eta ekintzaileak. Geroago berritu zen haren alabaren, Yasmeen, zuzendaritzapean.[2]
Museoa Genevako Udaleko Museoen Zuzendaritzaren laguntza zientifiko eta teknikoaz baliatzen da.[4]
Museoko hainbat erakusketa Hamasek zuzendutako Gazako Gobernazioak zentsuratu ditu. Debekatutako objektuen artean, probokatzaileegitzat jotzen den jantzia duen Afroditaren irudia, beste antzinako jainko batzuen irudiak eta menora argimutilak daude.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Almat'haf Hotel» almathaf.ps (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).
- ↑ a b (Ingelesez) Shuttleworth, Kate. «Safeguarding Gaza’s Ancient Past» The New York Times 2014-10-16 (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
- ↑ (Ingelesez) Abdel-Shafi, Sami. «Al-Mathaf a Proud Tribute to Gaza’s Past and Future» The Week in Palestine (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
- ↑ (Ingelesez) «Travel Tip: Art and Archaeology in Switzerland: Gaza at the Crossroad of Civilizations» Culture Kiosque jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-02-18) (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
- ↑ (Ingelesez) Bronner, Ethan. «Museum Offers Gray Gaza a View of Its Dazzling Past» The New York Times 2008-07-25 (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).