Eztabaida:Aljebra
Itxura
Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan. |
Jatorrian AL-GEBRA terminoa arabieraz hezurren "manipulazioarekin" eta kolpeak, bihurrituak edo hezurren nahiz lokailuen hausteak konpontzeko atalekin lotutako jakintza edo zientzia adierazteko erabiltzen zen. Ideia horretatik abiatuta, adierazpen aritmetiko batzik beste adierazpen errazago batzuen bitartez emateko zenbakien manipulazioaren ideia sortu zen, hala, matematikako zenbait problema ebazteko. Eragiketen bitartez zenbakiak eta letrak konbinatzean adierazpen aljebraikoak sortzen dira. Adb.:3x; 4xy; 1/3xy; 4(x/x)+1...
BERDINTZA
[aldatu iturburu kodea]batek adierazten du berdin zeinuaren bi aldeetan dauden bi adierazpen matematikoek zenbaki berbera irudikatzen dutela: 7x=15
FORMULA
[aldatu iturburu kodea]bat hainbat letra dituen berdintza bat da, eta letra horiek zenbakiak ordezkatzen dituzte (ezkerreko atalak, askotan, letra bakarra izaten du):V=M/d
EKUAZIO
[aldatu iturburu kodea]bat zenbaki ezezagun bat edo gehiago dituen berdintza da; zenbaki ezezagun horiek letren bidez ordezkatzen dira. x+y=7
IDENTITATE
[aldatu iturburu kodea]bat itxuran desberdinak diren bi adierazpen aljebraikoren berdintza da, letren edozein baliorekin egiaztatzen dena. (a+b)²=a²+2ab+b²