Espainiako apezpiku-konferentzia
Orrialde hau euskara ikasten ari den lankide batek egin du Euskaraz dakien lankide batek testua zuzendu eta erroreak egileari irakatsi ahal dizkio |
Espainiako apezpiku-konferentzia Espainia eta Andorrako elizbarruti katolikoetako apezpiku guztiek osatzen duten erakunde administratiboa da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vatikanoko II. kontzilioa (1962-1965) baino lehen, apezpiku-konferentziek aurrekaria izan zuten herrialde batzuetan jadanik baziren batzarretan. Espainian, XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran, apezpikuen jarduera kolektibo batzuk egon ziren. Horiek Metropolitar Batzarra edo Konferentzia sortzea eragin zuten. Lehen bilera Madrilen egin zen 1921ean. Artzapezpikuek hainbat bilera egin zituzten, 1929an Egoitza Santuak onartutako Batzordearen erregelamenduan araututakoak[1][2].
Bigarren Errepublikan, bilerak urtean bitan egin ziren. Gerra Zibilak 1939ko maiatzera arte eta gerraosteak 1946 arte bilerak egitea eragotzi zuen. 1955ean, Espainiako Apezpikutzako Idazkaritzaren estatutuak onartu ziren, eta, ondoren, apezpiku- eta idazkari-batzordeak sortu ziren. Metropolitar Batzarraren azken bilera 1965eko urtarrilaren 30ean egin zen[2][3].
1966ko otsailaren 26tik martxoaren 4ra Espainiako apezpiku-konferentziaren lehen bilera egin zen Madrilen. Otsailaren 27an, lehen estatutuak onartu ziren. Biharamunean, Fernando Quiroga Palacios Santiago de Compostelako kardinal artzapezpikua aukeratu zuten lehen presidente. Martxoaren 1ean, konstituzio ofizialaren zeremonia ospatu zen[1].
Espainiako apezpiku-konferentzia 1966ko urriaren 3ko Udal Kongregazio Santuaren erreskriptuaz eratu zen. Izaera juridiko publiko eklesiastikoa eta zibila du[4].
Kideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Presidenteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Argazkia | Apezpikua | Hasiera | Amaiera | Armarria |
---|---|---|---|---|
Fernando Quiroga Palacios, Santiago de Compostelako kardinal artzapezpikua | 1966ko otsailaren 28a | 1968ko otsailaren 25a | ||
Casimiro Morcillo González, Madril-Alcalako artzapezpikua | 1968ko otsailaren 25a | 1971ko maiatzaren 30a | ||
Vicente Enrique Tarancón, Madril-Alcalako kardinal artzapezpikua | 1972ko martxoaren 7a | 1981eko otsailaren 23a | ||
Gabino Díaz Merchán, Oviedoko artzapezpikua | 1981eko otsailaren 23a | 1987ko otsailaren 24a | ||
Angel Sukia Goikoetxea, Madrilgo kardinal artzapezpikua | 1987ko otsailaren 24a | 1993ko otsailaren 16a | ||
Elías Yanes Álvarez, Zaragozako artzapezpikua | 1993ko otsailaren 16a | 1999ko martxoaren 2a | ||
Antonio María Rouco Varela, Madrilgo kardinal artzapezpikua | 1999ko martxoaren 2a | 2005eko martxoaren 8a | ||
Ricardo Blázquez Pérez, Bilboko apezpikua | 2005eko martxoaren 8a | 2008ko martxoaren 4a | ||
Antonio María Rouco Varela, Madrilgo kardinal artzapezpikua | 2008ko martxoaren 4a | 2014ko martxoaren 12a | ||
Ricardo Blázquez Pérez, Valladolideko kardinal apezpikua | 2014ko martxoaren 12a | 2020ko martxoaren 3a | ||
Juan José Omella Omella, Bartzelonako kardinal apezpikua | 2020ko martxoaren 3a | Karguan |
Presidenteordeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Argazkia | Apezpikua | Hasiera | Amaiera | Armarria |
---|---|---|---|---|
Casimiro Morcillo González, Madril-Alcalako artzapezpikua | 1966ko martxoaren 1a | 1969 | ||
Vicente Enrique Tarancón, Madril-Alcalako kardinal artzapezpikua | 1969 | 1972 | ||
José María Bueno Monreal, Sevillako kardinal artzapezpikua | 1972 | 1978 | ||
Jose Maria Zirarda Latxiondo, Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpikua | 1978 | 1981 | ||
José Delicado Baeza, Valladolideko artzapezpikua | 1981 | 1987 | ||
Elías Yanes Álvarez, Zaragozako artzapezpikua | 1987 | 1993 | ||
Fernando Sebastián Aguilar, Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpikua | 1993 | 1999 | ||
Ricardo María Carles Gordó, Bartzelonako kardinal artzapezpikua | 1999 | 2002 | ||
Fernando Sebastián Aguilar, Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpikua | 2002 | 2005 | ||
Antonio Cañizares Llovera, Toledoko kardinal artzapezpikua | 2005 | 2008 | ||
Ricardo Blázquez Pérez, Bilboko apezpikua (1995-2010) eta Valladolideko artzapezpikua (2010-2022) | 2008 | 2014 | ||
Carlos Osoro Sierra, Madrileko artzapezpikua | 2014 | 2017 | ||
Antonio Cañizares Llovera, Valentziako kardinal artzapezpikua | 2017 | 2020 | ||
Carlos Osoro Sierra, Madrileko kardinal artzapezpikua | 2020 | Karguan |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) Daniele, Laura. «Los entresijos de la Conferencia Episcopal Española en sus 50 años de historia» ABC Sociedad 2016-05-14.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Redondo, Gonzalo. (1993). Historia de la Iglesia en España, 1931-1939: La Segunda República, 1931-1936. Ediciones Rialp ISBN 8432129844. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-09-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Diez presidentes, 106 reuniones y 236 documentos aprobados en los 50 años de la Conferencia Episcopal Española» La Vanguardia 2016-03-01.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Estatutos de la CEE» Conferencia Episcopal Española jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-03-17).