Calvatia candida
Calvatia candida | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Agaricaceae |
Generoa | Calvatia |
Espeziea | Calvatia candida Hollós, 1902 |
Basionimoa | Langermannia candida |
Calvatia candida Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.
Sinonimoak: Lycoperdon candidum, Langermannia candida, Bovista olivacea.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: Ez oso handia, 1,5 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, globo itxurakoa, biribildua, baina kono forman oinarri aldera; exoperidioa piramide itxurako ezten zuriz aberatsa, oinarrirantz hirunaka edo launaka biltzen direnak, arrarotu eta banatu egiten dira laster; endoperidioa, ezten taldeekin batera bereizten den geruza oso mehe batek estalia, benetako endoperidioa gris-berdexka kolorez estalia utziz.
Gleba: Oliba antzeko koloretik arrexkara zahartzean.[1]
Etimologia: Lycoperdon hitza grezierazko “lupa de lupo” hitzetatik dator, onddoak esporen hauts bafadak isil-isilik jariatzen dituelako. Candidun epitetoa bere koloreagatik du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztetan jangarria.
Nanahsketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lycoperdon bitxi bat da, Lycoperdon echinatum-en antzeko dekorazioa duena.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurzoru hareatsu samarreko pinudietan edo koniferoen basoetako leku idor eta belartsuetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Australia osoa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Birjina britainiar uharteak, Brasil, Argentina, Islandia, Frantzia, Espainia, Austria, Alemania, Hungaria, Israel, Errusia, Txina, Japonia, Zeelanda Berria, Hegoafrika.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 525 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Calvatia candida: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1902. urtean deskribatutako onddoak
- Calvatia
- Kanadako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Birjina britainiar uharteetako onddoak
- Argentinako onddoak
- Islandiako onddoak
- Israelgo onddoak
- Frantziako onddoak
- Brasilgo onddoak
- Costa Ricako onddoak
- Errusiako onddoak
- Japoniako onddoak
- Australiako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak
- Espainiako onddoak
- Austriako onddoak
- Alemaniako onddoak
- Hungariako onddoak
- Txinako onddoak
- Hegoafrikako onddoak