Ashleigh Johnson
Ashleigh Johnson | |
---|---|
(2021) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Miami, 1994ko irailaren 12a (30 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Miami |
Hezkuntza | |
Heziketa | Princetongo Unibertsitatea Ransom Everglades School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | waterpolo jokalaria eta igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | goalkeeper (en) |
Pisua | 81 kilogramo |
Altuera | 186 zentimetro |
Ashleigh Elizabeth Johnson (Miami, Florida, AEB, 1994ko irailaren 12a) waterpolo jokalari estatubatuarra da, eta, askoren ustez, munduko atezainik onena. 2015eko Munduko Uretako Txapelketan, urrezko domina irabaziko zuen talde amerikarraren parte izan zen[1][2]. 2016an, AEBko Olinpiar Taldean egon zen, eta, waterpoloan, lehen emakume afroamerikarra izan zen. 2016an eta 2020an, AEBko emakumezkoen waterpolo olinpiko taldearekin lehiatu, eta urrezko domina irabazi zuen[3][4].
Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ashleigh, bere amak, Donna Johnsonek, hazi zuen. Lau anai-arrebekin hazi zen (hiru anaia eta ahizpa bat), denak waterpoloan jokatzen dutenak. Bere anaiak Blake, Julius eta William dira. Bere arreba txikia, Chelsea, 2 metroko jokalaria da, eta Ashleighekin jokatu zuen Princetonen. Chelsea Princetonen graduatu zen 2018an, eta, Miamin, waterpoloan parte hartzen jarraitzen du[5][6].
Waterpoloan atezain jokatzeko erabakiari buruz, Ashleighek Princeton Alumni Weekly-rekin partekatu zuen bere atezainaren jatorria bere ahizpa Chelsearengandik zetorkiola: «Soilik kopiatzen ari nintzaion, ez nintzen atezain izatea bilatzen ari, ez baitzen gehiegi erakartzen ninduen gauza bat»[7].
Waterpolo-ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Institutua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ashleigh Miamin, Florida, hazi zen, eta Ransom Everglades eskolara joan zen batxilergoa egitera. Ransom Evergladesen, lau urte titulu-irabazle izan zen, eta titularra izan zen bere eskolako taldean, Floridako Estatuko hiru txapelketara jarraian gidatuz. Ibilbidean zehar, All-Dade ohoreak ere irabazi zituen, eta, bi aldiz, eskualde osoko ohoreak ere irabazi zituen igerian[8].
Senior gisa, Ashleighek waterpoloan jokatzeko konpromisoa hartu zuen Princetongo Unibertsitatean.
Unibertsitateko Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere lehen urtean, Hirugarren Taldeko All American izendatu zuten, 2014an bigarren mailako ikasle gisa Ohorezko Aipamena lortzen zuen bitartean, eta, junior gisa, Bigarren Taldeko 2015ean[8].
Olinpiar Jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, urrezko domina irabaziko zuen talde amerikarraren parte izan zen Italiaren (zilarrezkoa) eta Errusiaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), berriro, urrezko domina irabaziko du AEBko taldearekin, Espainiako (zilarrezkoa) eta Hungariakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute AEBko taldea: Rachel Fattal, Aria Fischer, Makenzie Fischer, Kaleigh Gilchrist, Stephania Haralabidis, Paige Hauschild, Ashleigh Johnson, Amanda Longan, Maddie Musselman, Jamie Neushul, Melissa Seidemann, Maggie Steffens eta Alys Williams-ek[9][10].
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
Waterpoloa emakumezkoa[11] | |
2020 | Tokio Japonia |
Waterpoloa emakumezkoa[12]. |
Gainerako lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munduko Igeriketa Txapelketa | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2019 | Gwangju Hego Korea |
Waterpoloa | |
2015 | Kazan Errusia |
Waterpoloa | |
Joko Panamerikarrak | |||
2019 | Lima Peru |
Waterpoloa | |
2015 | Toronto Kanada |
Waterpoloa |
2016ko Udako Olinpiar Jokoetarako taldea aukeratu zenean, AEBko waterpolo olinpiar taldea osatzen zuen lehen emakume afroamerikarra izan zen Ashleigh[13]. Ashleigh aniztasun geografikoa ere ekarri zuen taldera, Kaliforniakoa ez zen taldekide bakarra izan baitzen, SwimSwam-ek Olinpiar Jokoen aurretik nabarmendu zuenez[14]. Sports Illustrated aldizkariak 2016ko Olinpiar Jokoen aurretik nabarmendu zituen bere adina, 21 urte, eta Saharaz hegoaldeko Afrikako arbasoek, beltz gisa identifikatzen baita[15]. Olinpiar Jokoetan, urrezko domina irabazten lagundu zion taldeari[13].
Orizzonte Catania, Italia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018ko urtarriletik aurrera, Orizzonte Catania-k kontratatu du, azken boladan Europako titulurik gehien duen klubak. Denboraldian zehar, Italian bizi, eta Orizzonte Cataniarekin entrenatzen du, denboralditik kanpo Estatu Batuetan entrenatzen duen bitartean[16].
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Swimming World 2014 urteko emakumezko waterpolo jokalaria[17][18]
- Swimming World 2015 urteko emakumezko waterpolo jokalaria
- Swimming World 2016 urteko emakumezko waterpolo jokalaria[19][20]
- Swimming World 2019 urteko emakumezko waterpolo jokalaria[16]
- Forbes, Kirolak 30 30 urtetik beherakoak : 2022[21]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Meet The Goalie Changing The Face Of USA Water Polo. .
- ↑ BCN 2015 USA Women's Water Polo Team. Omega Timing.
- ↑ Robertson, Linda. (August 19, 2016). Rio Olympics: Miami's Ashleigh Johnson leads U.S. to water polo gold. Miami Herald.
- ↑ Sheinin, Dave. (August 15, 2016). Ashleigh Johnson makes a different kind of history in the pool. .
- ↑ «Ashleigh Johnson - Women's Water Polo - Princeton University Athletics» goprincetontigers.com.
- ↑ «Chelsea Johnson - Women's Water Polo - Princeton University Athletics» goprincetontigers.com.
- ↑ Feil, Justin (2017-03-22)."Women's Water Polo: An Inseparable Pair". Princeton Alumni Weekly. 2021-07-17an begiratua
- ↑ a b «Ashleigh Johnson - Women's Water Polo - Princeton University Athletics» goprincetontigers.com."Ashleigh Johnson - Women's Water Polo - Princeton University Athletics". goprincetontigers.com.
- ↑ «Ashleigh Johnson» olympedia.org 2022-01-20an begiratua(Ingelesez)
- ↑ «Ashleigh Johnson» Olympics.com 2022-01-20an begiratua (Gaztelaniaz)
- ↑ "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ a b «Ashleigh Johnson was the first Black athlete to become a member of the U.S. Olympic Women's Water Polo Team» usopm.com January 29, 2021.
- ↑ Lepesant, Anne (June 17, 2016).
- ↑ Chavez, Chris (July 29, 2016).
- ↑ a b Randazzo, Michael (January 5, 2020).
- ↑ "Johnson Named Swimming World Magazine Female Water Polo Player of the Year".
- ↑ "Ashleigh Johnson Named Swimming World Magazine's Female Water Polo Player Of The Year".
- ↑ Brien, Taylor (January 4, 2017).
- ↑ "Ashleigh Johnson Named Swimming World's Female Water Polo Player Of The Year For 2016".
- ↑ Sutherland, James (December 2, 2021).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aniztasuna igerian
- Emakumezkoen waterpoloko txapeldun olinpikoen zerrenda
- Waterpoloko domina olinpikoen zerrenda (emakumeak) (En)
- Emakumezkoen waterpolo olinpiko txapelketako atezainen zerrenda (En)
- Emakumezkoen waterpoloko munduko txapeldunen zerrenda (En)
- Waterpoloko Munduko Uretako Txapelketako dominadunen zerrenda(En)
- Ameriketako Estatu Batuetako emakumezkoen waterpolo olinpiko taldeen errekor eta estatistikak (En)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1994ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- Ameriketako Estatu Batuetako waterpolo jokalariak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak waterpoloan
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako waterpolo jokalariak
- Ameriketako Estatu Batuetako urrezko dominadun olinpikoak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako waterpolo jokalariak