Google-ren Mezuak komunikazio-zerbitzu aberastu (RCS) bidez mezuak jaso eta bidaltzeko Google-ren aplikazio ofiziala da, eta zerbitzua erabilgarri ez dagoenean SMS/MMS mezuak bidaltzeko aukera ematen du. Hitz egin jendearekin gailu mugikorren edo mahaigaineko ordenagailuen bidez, testu-mezuen fidagarritasunaren eta txataren aberastasunaren laguntzaz. Egon lagunekin eta familiarekin harremanetan, bidali taldeko mezuak eta partekatu gogoko argazkiak, GIF irudiak, emojiak, eranskailuak, bideoak eta audio-mezuak.
Diseinu garbia, intuitiboa eta erosoa Istanteko jakinarazpenek, erantzun adimendunek eta diseinu berri eta freskoak komunikazioa errazten dute, eta dibertigarriago egiten. Modu ilunari esker, erosoagoa da argi gutxi dagoenean Mezuak aplikazioa erabiltzea.
Erraz partekatzeko aukera Hautatu irudiak eta bideoak edo atera argazkiak eta grabatu bideoak aplikaziotik zuzenean, eta parteka itzazu erraz-erraz. Audio-mezuak ere bidali ahal dizkiezu kontaktuei.
Elkarrizketa adierazgarriagoak Bidali audio-mezuak, emojiak, eranskailuak edo zure kokapena. Ordainketak ere bidali eta jaso ditzakezu Google Pay-ren bidez.
Bilaketa eraginkorra Elkarrizketetan partekatutako eduki gehiago aurki dezakezu orain: sakatu bilaketaren ikonoa eta hautatu kontaktu bat, elkarri bidalitako mezuen historia eta partekatutako argazki, bideo, helbide edo esteka guztiak ikusteko.
Txat-eginbideak (RCS) Onartzen diren operadoreekin, bidali eta jaso mezuak wifi edo datu-sarearen bidez, ikusi lagunak noiz ari diren idazten edo noiz irakurri dituzten mezuak eta partekatu kalitate handiko irudiak eta bideoak, besteak beste.
Androidâ„¢ 5.0 Lollipop eta bertsio berriagoak darabiltzaten gailuetan erabil daiteke Mezuak aplikazioa. Wear OS gailuetan dago erabilgarri aplikazioa
Azken eguneratzea
2024(e)ko ira. 17(a)
Komunikazioa
Datuen babesa
arrow_forward
Seguru egoteko, funtsezkoa da jakitea garatzaileek nola biltzen eta partekatzen dituzten zuri buruzko datuak. Baliteke datuen pribatutasunaren eta segurtasunaren inguruko jardunbideak aplikazioaren erabileraren, lurraldearen eta adinaren araberakoak izatea. Informazio hori garatzaileak eman du, eta baliteke aurrerago eguneratzea.
Baliteke aplikazioak datu mota hauek partekatzea hirugarrenekin:
Informazio pertsonala eta Gailuaren identifikatzaileak edo bestelakoak