Itziar Aranburu
Itziar Aranburu | |
---|---|
(2020) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1975eko otsailaren 24a (49 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | diseinatzaile grafikoa eta irakaslea |
bigara.info |
Itziar Aranburu Garcia (Donostia, Gipuzkoa, 1975eko otsailaren 24a) euskal sortzailea da. Zeinu eta sistema grafiko sortzaile, palindromogilea eta bigara sorkuntza lantaldeko kidea da Jon Ander Garciarekin batera.
Ibilbidea
Arte plastikoetan egindako ibilbide eta gero, urte batzuk daramatza tipografia eta zeinu sistema eta garapenaren ikerketan, hezkuntza eta sormen prozesuak garatzeko helburuarekin. [1] [2]
Arte Ederretan lizentziatua (UPV-EHU) eta Atzerriko Hizkuntzan Irakasle diplomatua (UPV-EHU).
Egun, Diseinu Grafiko irakaslea Usandizaga BHIn, Publizitate Grafikako Goi Mailako Heziketa Ziklo batetan. Bertan, benetan gauzatzen diren Diseinu Grafiko proiektu bidez eta ikasketa zerbitzu kontzeptuaren barnean, gizarteari ekarpen positibo bat ematea bilatzen du.
Lanak
Erakusketak
- in.com (2003, Nil Aretoa- Metrónom. R. Tous Fundazioa. Bartzelona).
- dIb (2001, Oxford erakustokia. Zumaia).
- bindibidual (2000, Portalea Kulturetxea. Eibar).
- desira (2000, Faro-Castillo. Castro Urdiales).
Identitate grafikoa
- Beltzuria (2014, Ixiar Rozas, Pamiela)
- Donostiako Bidezko Merkataritza (2012, Donostiako Bidezko Merkataritza Taldea).
- Berdintasunean jolastu (2011, Donostiako Udala).
- Donostiako Emakumeen Etxea Marka (2011, Donostiako Udala).
Parte-hartze prozesu sortzaileak
- Hibrilaldiak: Bagera (2016, Bagera elkartea) [3]
- Sormen Pilulak: Kuttuna (2014, Kuttuna) [4]
Argitalpenak
Sariak eta diru-laguntzak
- Irudi Sorkuntzarako Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza[5] (2020)
- Gure Artea Sariak aukeratua[6] (2002)
- Artista berrien XXXIX. lehiaketa [7] [8] [9] (2001)
- IV Zarauzko Nazioarteko Keramika Lehiaketa[10] (1998)
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) mujeres y tipografía: anónimas con nombre. (Noiz kontsultatua: 2020-01-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Metodología de Diseño para abordar proyectos. (Noiz kontsultatua: 2020-01-18).
- ↑ Bagera Donostiako Euskalzaleen Elkartea. (Noiz kontsultatua: 2020-01-18).
- ↑ Pilula sortzaileak IrunLab. (Noiz kontsultatua: 2020-01-18).
- ↑ «Eusko Jaurlaritzak 812.000 euro bideratu ditu literaturara 2019an» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2020-01-19).
- ↑ Gure Artea Sariak aukeratua. (Noiz kontsultatua: 2020-01-19).
- ↑ Artista berrien XXXIX. lehiaketa. (Noiz kontsultatua: 2020-01-18).
- ↑ Itziar Garcia Aranburu eta Ander Garcia Alberrok osatutako Bigara. (Noiz kontsultatua: 2020-01-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) [|Montero, Yolanda]. «La instalación 'In.Com' de Bigara gana el Certamen de Artistas Noveles» El País (Noiz kontsultatua: 2020-01-18).
- ↑ IV Zarauzko Nazioarteko Keramika Lehiaketa. (Noiz kontsultatua: 2020-01-19).
Kanpo estekak
- «bigara», egilearen webgunea.