Edukira joan

NK Olimpija Ljubljana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:48, 27 azaroa 2013
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Nogometni Klub Olimpija Ljubljana
Ezizena(k)Zmaji ("dragoiak")
Sorrera1911 (2005ean birsortua)
Futbol zelaiaStožice Stadium
edukiera: 16.038 lagun
inaugurazioa: 2010
PresidenteaTxantiloi:SVN Izet Rastoder
EntrenatzaileaTxantiloi:SRB Milorad Kosanović
LigaEsloveniako SuperLiga
2012-132.a
Webguneawww.nkolimpija.si
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

NK Olimpija Ljubljana (izen osoa Nogometni Klub Olimpija Ljubljana ) Esloveniako futbol talde arrakastatsuena da, Ljubljana hiriburukoa. Esloveniako 4 Liga eta 4 Kopa irabazi ditu.

Historia

1911ean sortu zen baina Esloveniako gainontzeko futbol taldeak bezala maila apala eman zuen Jugoslaviako txapelketetan. Lehen mailako ohiko taldea izan arren zazpigarren postua izan zuen emaitzarik onena. Kopa final batetara iritsi zen baina 1970an Belgradeko Izar Gorriak luzapenean sarturiko gol baten erruz 3-2 galdu zuen.

Esloveniak independentzia lortzean herrialde berriko futbol txapelketak abiatu ziren eta Olimpiak lehenengo lau ligak jarraian irabazi zituen. 2004-05 denboraldian diru arazoak zirela eta porrot egin eta desagertu egin zen.

Talde berria sortu zen NK Bežigrad izenarekin. 2010an aurreko taldearen izena berreskuratu arren eta armarrian 1911 data agertzen bada ere talde berria da eta Esloveniako Ligak ez dio oinartzen aurreko garaipenak erakusten. Hala ere taldeak 2011ean ehungarren urteurrena ospatu zuen.

Azken urteetan maila ona berreskuratu du eta 2012 eta 2013an Ligan eta Kopan bigarren egin du.

Palmaresa

Jugoslavian: 0

Eslovenian: 9


Kanpo loturak