Edukira joan

Lankide:Jalkorta/Proba orria: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikuluaren zirriborroa
 
No edit summary
59. lerroa: 59. lerroa:
Antzerkiak eragin handia izan zuen Donostian, eta autore askok erabaki zuten bi horien urratsei jarraitzea. Horietako batzuk dira: Bitoriano Iraola, Jose Ganboa, Gorostidi, Artola, Angel Illarramendi, Juan Inazio Uranga...
Antzerkiak eragin handia izan zuen Donostian, eta autore askok erabaki zuten bi horien urratsei jarraitzea. Horietako batzuk dira: Bitoriano Iraola, Jose Ganboa, Gorostidi, Artola, Angel Illarramendi, Juan Inazio Uranga...


{| class="wikitable" style="vertical-align:middle;"
|- style="font-weight:bold; text-align:center;"
! Nombre
! Apellido
! Años
|-
| Luis
| Enrique
| 14
|-
| Blaszczyk
| Kostrzewski
| 25
|-
| Lirio
| McGarrett
| 18
|-
| Olatunkbo
| Chijiaku
| 22
|-
| Adrienne
| Anthoula
| 22
|-
| Axelia
| Atanasios
| 22
|-
| Jon-Kabat
| Zinn
| 22
|-
| Thabang
| Mosoa
| 15
|-
| Kgaogelo
| Mosoa
| 11
|}


[[Kategoria:Literatura]]
[[Kategoria:Literatura]]

16:24, 14 abendua 2021ko berrikusketa

XIX mendeko literatura

XIX. mendean, euskal literaturak Europan nagusi diren korronteak bereganatu zituen. Horrela, literatur identitate bereziaren oinarriak ezarriko dira. XX. mendean zehar identitate berezi hori zeharo garatuko da. Euskaraz oinarritutako poesia herrikoia egiten saiatzen diren mugimendu poetikoak garrantzi handikoak dira. Bertsolari ospetsuen lana izango da poesian eredua ezarri zuena. Narratiban ohiturazko eleberria izango da nagusi, eta antzerkian El trueno elkarteak euskal literaturan identitate berriaren eredua ezarri zuen.

XIX. mendea gorabehera, gerra eta iskanbilen garaia da. Literaturari dagokionez, euskal idazleak literatura frantses edo espainiarrarekin lotuta daude. Aldi berean, erromantizismoaren pareko berpizkunde bat sortzen da euskal literaturan, bai Iparraldean eta bai Hegoaldean ere.

Iparraldean poesiaren susperraldia gertatzen da:

  • Lore Jokoak sortzen dira.
  • Folklore-biltzaileak ugaritu egiten dira.
  • Astekariak sortzen dira.
  • Bonapartek literatura eta hizkuntza bultzatzen ditu.

Hegoaldean hiru aldi bereiz daitezke:

  • 1800-1839: Larramendiren Eskola deitutako garaia da. Helburu erlijiosoak dituzten lanak argitaratzen dira.
  • 1839-1876: literatur lanen kopurua urrituz doa; izan ere, Larramendiren Eskolako garaia amaitu da.
  • 1876-1900: 1876an foruak galdu ziren, eta gai horri buruz bertso asko egiten dira. Oro har, bi gune nabarmendu ziren: Donostia (euskal antzerkia, poetak, idazleak, aldizkariak) eta Bilbo (Azkue, Arana...).

Euskal eleberria: hasieratik eleberri modernoa sortu arte

XIX. mendean faktore estralinguistiko batzuk gertatu ziren. Alde batetik, kultura hedatzen ari zen: jendea alfabetatzen hasi, eta ikasteko eta jakiteko irrikaz zegoen.

Hori dela medio, irakurtzeko zaletasuna gero eta nabariagoa zen, batez ere euskaraz. Ordura arte, literatura ahozko lengoaian oinarritzen zen, baina orain idatzizkoa indarra hartzen hasi zen. Gainera, garai honetan aldizkari kultural asko sortu ziren.

Zalantzarik gabe, ingurune aparta da euskal eleberria sortzeko, bere bilakaera oso mantsoa izan arren. Eleberri hau errealismoaren eta naturalismoaren artean sortu zen, erromantizismo-kutsuarekin. Bestalde, kontuan hartu behar dugu Lore Jokoak sortu zirela, eta, horrenbestez, jendeak euskaraz idazteari ekin ziola parte hartu ahal izateko.

Ohiturazko eleberria

Ohiturazko eleberria 1900 eta 1935 urteen artean egin zen. Baserri eta arrantzaleen arteko giroa islatzen zen eleberri-mota horretan, istorioa giro idealizatu batean kokaturik. Euskara modernoaren aurka askotan altxatzen zen, ohitura zaharrak defendatzen zituelako. Eleberri honetako pertsonaiak lauak eta abstraktuak dira.

Ohiturazko eleberriak Euskal Herriko ikuspegi bakarra islatzen zuen, hau da, kristau zintzoa, tradizionala. Ez da eleberri deskribatzailea, arauemailea baizik: ereduzko euskalduna izateko jarraitu behar diren arauak ezartzen dituzte zeharka. Badirudi lehen zantzua edo aztarna Mogelen Peru Abarca izan zela, baina lehen euskal eleberria Txomin Agirreren Auñamendiko Lorea izan zen, 1898koa.

Laburbilduz, hauek jo ditzakegu ohiturazko eleberriaren ezaugarritzat:

  • Baserriko eta itsas giroko mundu idealizatuak kontatzen dira.
  • Euskara eta fedea goraipatzen dira.
  • Subjektibotasuna da nagusi, hau da, idazleak berak erabakitzen du zein pertsonaia izango den ona eta zein ez.
  • Pertsonaiek ez dute bilakaerarik, tipoak dira.
  • Deskripzio ugari dituzte, nahiz eta estatikotasuna nabarmena izan.
  • Kontalaria orojakilea da, hirugarren pertsonan kontatzen du istorioa, eta tarteka bere iritzia ematen du.

Txomin Agirre

Txomin Agirrek euskal lehen eleberria idatzi zuen. Bere bibliografian eleberri hauek aurki ditzakegu: Auñamendiko Lorea (1898), Kresala (1906), Garoa (1912) eta Ni ta ni (bukatu aurretik hil zen).

Bere lehen eleberria, Auñamendiko Lorea (1898), lehen euskal eleberritzat jotzen da. Erromantikoa da, eta bertan nabaria da Navarro Villosladaren Amaya o los vascos en el siglo XVIII obraren eragina. Bigarren eleberria, Kresala, bizkaieraz idatzi zuen, eta herri arrantzale batean girotu zuen istorioa. Hirugarrena, Garoa, gipuzkeraz dago, eta nekazarien herri batean girotu zuen.

Txomin Agirre hainbat idazleren eredu izan zen.

Donostiako antzerkia

Euskal antzerkiak inoiz izan duen mugimendurik zabalena, aberatsena eta emankorrena Donostian gauzatu zen; hala ere, eskola nagusia ez zen han jaio, Ziburun baizik, gerratik ihesi joandako donostiar batzuk bertara iritsi ondoren. Hauek umorea soberan zuten eta hainbat denbora-pasa antolatu zituzten El Trueno deitu zuten elkartean, denbora-pasa eta herriminaren kontsolagarri. Hauek dira ordezkari garrantzitsuenetako bi:

Marcelino Soroa (1848-1902)

Esan dezakegu Marcelino Soroa Donostiako antzerkiaren aita dela. Donostiako alde zaharrean jaio zen 1848an jaio zen eta 1902ko uztailaren 20an hil zen. Gaztea zelarik, zartzuela antzeko antzerki kantatu bat asmatu zuen eta han euskara eta erdara nahasten zen Iriyarena izenburupean.

Toribio Altzaga (1861-1941)

Donostiako alde zaharrean jaio zen 1861eko apirilaren 16an. Altzagaren bizitza eta lana bere hiriarekin guztiz loturik daude, eta guda karlistek ere, era batera edo bestera, eragin nabarmena izan dute beragan.

Guda zela-eta bera eta bere familia Ziburura joan ziren. Han ikasi zuen Toribiok batxilergoa, eta bertan izan zuen lehen harremana euskal antzerkiarekin. Soroaren lagun eta kidea izan zen, eta antzerkilanetan haren irakatsiei jarraitu zien, Aterako gera! lanean adibidez (1880).

Antzerkiak eragin handia izan zuen Donostian, eta autore askok erabaki zuten bi horien urratsei jarraitzea. Horietako batzuk dira: Bitoriano Iraola, Jose Ganboa, Gorostidi, Artola, Angel Illarramendi, Juan Inazio Uranga...

Nombre Apellido Años
Luis Enrique 14
Blaszczyk Kostrzewski 25
Lirio McGarrett 18
Olatunkbo Chijiaku 22
Adrienne Anthoula 22
Axelia Atanasios 22
Jon-Kabat Zinn 22
Thabang Mosoa 15
Kgaogelo Mosoa 11