Reginalden Dorrea

Reginald's Tower» orritik birbideratua)

Reginalden Dorrea (irlandesez, Túr Raghnaill; ingelesez, Reginald's Tower ) harrizko dorre zirkular bat da, Waterford hirian dagoena, Triangelu Bikingo historikoa esaten den auzo eta ingurunearen mutur batean, itsasadarreko kaien ondoan. Eraikin hau monumentu nazionala da Irlandan. [1]

Reginalden Dorrea
Waterford Treasures
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Munster
Irlandaren banaketa administratiboa Waterfordeko konderria
HiriaWaterford
Koordenatuak52°15′38″N 7°06′19″W / 52.260489°N 7.105394°W / 52.260489; -7.105394
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXIII. mendea
Ondarea

13. mendearen hasieran eraiki zen hiriaren defentsaren baitan. Bere hedapeneko zatiak XV. mendekoak dira. Historikoki, txanpo-etxe, kartzela eta biltegi militar gisa ere erabili da. Zaharberritu egin da eta 21. egun turistentzako bisitagarri da, erakusketak egoten direlarik bertan.

Dorrearen ondoan, ontzi bikingo berregin bat ezarri dute, Vadrafjordr izenekoa (bikingoek hiriari jarri zioten izena da hori)[2]. Roskildeko (Danimarka) ontzi bikingoen eran egindako 10 metroko luzerako kroskoa du, eta 2012an uretan jarri zuren Waterfordeko eskulangile batzuen lanaren ondoren. Ondoren, dorrearen ondoan jarri zuten.[3]

Vadrafjordr erreplika, dorrearen ondoan.

Erreferentziak

aldatu
  1. P. Canon Power. (1943). «The Town Wall of Waterford» The Journal of the Royal Society of Antiquaries of Ireland 13 (4): 118–136. ISSN 0035-9106..
  2. (Ingelesez) «Visit Viking Long Boat and Dragon Slayer Sword with Discover Ireland» Discover Ireland (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
  3. (Ingelesez) «Local Attractions» The Reg Waterford (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).

Kanpo estekak

aldatu