Navarinoko guduaGreziako Independentzia Gerrako itsas-bataila bat izan zen, 1827ko urriaren 20an gertatu zena Navarinoko badian, Peloponesoko kostaldearen mendebaldean. Ingalaterra, Frantzia eta Errusiako armadak egiptoar-turkiar gudarosteen kontra aritu ziren borrokan. Europarrak izan ziren garaile.[1]. Belaontziz egindako azken itsas-gudu nagusia izan zen, nahiz eta itsasontzi gehienak ainguraturik zeuden. Aliatuek beren artilleria hobeari esker irabazi zuten.