Calvatia candida Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.

Calvatia candida
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaCalvatia
Espeziea Calvatia candida
Hollós, 1902
BasionimoaLangermannia candida

Sinonimoak: Lycoperdon candidum, Langermannia candida, Bovista olivacea.

Deskribapena

aldatu

Karpoforoa: Ez oso handia, 1,5 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, globo itxurakoa, biribildua, baina kono forman oinarri aldera; exoperidioa piramide itxurako ezten zuriz aberatsa, oinarrirantz hirunaka edo launaka biltzen direnak, arrarotu eta banatu egiten dira laster; endoperidioa, ezten taldeekin batera bereizten den geruza oso mehe batek estalia, benetako endoperidioa gris-berdexka kolorez estalia utziz.

Gleba: Oliba antzeko koloretik arrexkara zahartzean.[1]

Etimologia: Lycoperdon hitza grezierazko “lupa de lupo” hitzetatik dator, onddoak esporen hauts bafadak isil-isilik jariatzen dituelako. Candidun epitetoa bere koloreagatik du.

Jangarritasuna

aldatu

Gaztetan jangarria.

Nanahsketa arriskua

aldatu

Lycoperdon bitxi bat da, Lycoperdon echinatum-en antzeko dekorazioa duena.

Sasoia eta lekua

aldatu

Lurzoru hareatsu samarreko pinudietan edo koniferoen basoetako leku idor eta belartsuetan.

Banaketa eremua

aldatu

Australia osoa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Birjina britainiar uharteak, Brasil, Argentina, Islandia, Frantzia, Espainia, Austria, Alemania, Hungaria, Israel, Errusia, Txina, Japonia, Zeelanda Berria, Hegoafrika.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 525 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  2. Calvatia candida: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu