Basagereziondo
Basagereziondoa (edo basagerezia), edo batzuetan gereziondoa soilik (edo gerezia), (Prunus avium) Cerasus azpigeneroko zuhaitza da. Gingondoarekin batera (Prunus cerasus), gereziak emateko landatzen diren barietateen jatorria da.
Basagereziondo | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Rosaceae |
Leinua | Amygdaleae |
Generoa | Prunus |
Espeziea | Prunus avium Linnaeus, 1755 |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | gerezi, sweet cherry (en) , cherry pit (en) , cherry pit oil (en) eta cherry juice (en) |
Basionimoa | Prunus cerasus var. avium |
Genomaren kokapena | plants.ensembl.org… |
Prunus terminoa basaranaren izena da; Avium terminoak, berriz, txoriena adierazten du: txoriek gogoz jaten dituzte gereziondoen fruituak.
Ezaugarriak
aldatuHosto erorkorreko zuhaitza da, eta 30 m garai izan daiteke.
Zurtoina – Azala
aldatuEnbor lodia du, eta azala, arre-gorrixka eta distiratsua, zerrenda horizontaletan askatzen da. Gaztaina-kolorekoa edo gorrixka da egurra, eta gogorra eta astuna.
Hostoak
aldatuObalak eta horzdunak dira hostoak; bi guruin gorri dituzte txortenarekin lotzeko puntuan.
Loreak
aldatuHostoak baino lehen hazten dira loreak, martxoaren amaieran edo apirilean; zuriak dira, eta multzo txikitan -ginbeletan- agertzen dira.
Fruituak
aldatuDrupa gorri jangarria da fruitua: gerezia. Maiatzetik uztailera heltzen da.
Habitata
aldatuIa Europa osoan, Asia mendebaldean eta Afrika iparraldean dago hedatuta. Oso ohikoa da Euskal Herriko isurialde kantauriarrean.
Lurzoru fresko eta sakonetan bizi ohi da: harizti, pagadi eta baso mistoetan.
Erabilera
aldatuZura oso estimatua da ebanisterian. Estimu handiko mahai-frutak dira gereziak, eta infusio diuretikoak egiten dira txortenekin
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.