NK Olimpija Ljubljana
NK Olimpija Ljubljana (izen osoa Nogometni Klub Olimpija Ljubljana ) Esloveniako futbol talde arrakastatsuena da, Ljubljana hiriburukoa. Esloveniako 4 Liga eta 4 Kopa irabazi ditu.
Ezizena(k) | Zmaji ("dragoiak") | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1911 (2005ean birsortua) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Stožice Stadium edukiera: 16.038 lagun inaugurazioa: 2010 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Txantiloi:SVN Izet Rastoder | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Txantiloi:SRB Milorad Kosanović | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Esloveniako SuperLiga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2012-13 | 2.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.nkolimpija.si | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Historia
1911ean sortu zen baina Esloveniako gainontzeko futbol taldeak bezala maila apala eman zuen Jugoslaviako txapelketetan. Lehen mailako ohiko taldea izan arren zazpigarren postua izan zuen emaitzarik onena. Kopa final batetara iritsi zen baina 1970an Belgradeko Izar Gorriak luzapenean sarturiko gol baten erruz 3-2 galdu zuen.
Esloveniak independentzia lortzean herrialde berriko futbol txapelketak abiatu ziren eta Olimpiak lehenengo lau ligak jarraian irabazi zituen. 2004-05 denboraldian diru arazoak zirela eta porrot egin eta desagertu egin zen.
Talde berria sortu zen NK Bežigrad izenarekin. 2010an aurreko taldearen izena berreskuratu arren eta armarrian 1911 data agertzen bada ere talde berria da eta Esloveniako Ligak ez dio oinartzen aurreko garaipenak erakusten. Hala ere taldeak 2011ean ehungarren urteurrena ospatu zuen.
Azken urteetan maila ona berreskuratu du eta 2012 eta 2013an Ligan eta Kopan bigarren egin du.
Palmaresa
Jugoslavian: 0
- Jugoslaviako Liga (0): zazpigarren 1971 eta 1983an.
- Jugoslaviako Kopa (0): finalista 1970ean.
Eslovenian: 9
- Esloveniako Liga (4): 1992, 1993, 1994, 1995.
- Esloveniako Kopa (4): 1993, 1996, 2000, 2003.
- Esloveniako Superkopa (1): 1995.
Kanpo loturak
- (Eslovenieraz) Webgune ofiziala